Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ponpilido

izond. Zool. Himenopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Itxuraz liztorraren antzekoak dira. Oso antena eta hanka luzeak dituzte, eta kolorez beltzaranak edo horixkak izan daitezke. Intsektu bakartiak dira. Hondarretan edo lur azpian egiten dute habia. Armiarmak jaten dituzte batez ere. Mundu guztian daude zabalduak.