Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pons, Lily

Frantses jatorriko Estatu Batuetako sopranoa (Cannes, 1904 - Dallas, 1976). 1931. urtean egin zuen aurkezpena, G. Donizettiren Lucia di Lammermoor operarekin, New Yorkeko Metropolitan opera antzokian. Irratian eta telebistan ere kantatu zuen, eta film batzuetan lan egin zuen. Soprano bikaina izan zen, doinuak eder apaintzen zituena. Bikain kantatzen zituen, besteak beste, G. Donizettiren La figlia del reggimento eta V. Belliniren La sonnambula.