Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pomelo

iz. Bot. Ruteaceae familiako zuhaitza eta fruitua(Citrus Paradisi). Zuhaitza laranjondoaren antzekoa da eta haren neurria izan dezake (4-6 m). Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak. Fruitua horia da, eta tarteko neurriko laranja bat baino bi aldiz handiagoa. Jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, Citrus grandis pomeloaren aldaera gisa.  v  Pomelo handia. (Citrus grandis). 6-13 metroko luzera du zuhaitzak. Laranjondoaren eta limoiondoaren kidea da. Malaysian eta Polinesian sortua da. Hostoak laranjondoaren antzekoak ditu, eta txorten zabalekoak. Loreak handiak eta zuriak dira; fruitua horia da eta udare formakoa, zaporea min garratza.