Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pompadourko maarkesa, Jeanne Antoinette Poisson

Frantses dama, Luis XV.aren maitalea (Paris, 1721 - Versailles, 1764). Finantzari aberats baten alaba zen eta maila handiko hezkuntza jaso zuen, literatura eta artearen alorretan batez ere. Le Normnat-ekin ezkondu zen 1741. urtean eta alaba bat izan zuten. Handik hiru urtera dibortziatu zen eta Luis XV.a Frantziako erregearen maitale bihurtu zen; Pompadour-eko markesaren titulua eskuratu zuen. Hurrengo 19 urteetan eragin handia izan zuen markesak Frantzia absolutistako politika eta artegintzan. Erregeak, markesaren eta haren anaiaren laguntzaz, eraikin ugari jaso zituen Parisen. Entziklopedistak eta oro har artistak bultzatu zituen Pompadour-eko markesak.