Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pomar Salamanca, Arturo

Espainiar xake jokalaria (Palma de Mallorca, 1932). Oso gazterik hasi zen xakean jokatzen; 11 urte zituenean berdinketa lortu zuen Alekhinerekin Londresen. 22 urte zituenean nazioarteko maisu izendatu zuten eta nazioarteko maisu handiaren maila iritsi zuen 30 urterekin; Pomar izan zen, hain zuzen ere, Espainian maila hori lortzen lehenengo xake jokalaria. 1946. urtean Espainiako txapelketa irabazi zuen, lehen aldiz, eta harrezkero beste sei bider izan zen txapelketa horretan garaile (1950, 1957, 1958, 1959, 1962 eta 1966. urteetan). Bere karreran zehar urte askotan izan da, halaber, xakeko olinpiar jokoetan parte hartzen zuen Espainiako taldean garaipen gehien lortzen zituen jokalaria. Garaipen aipagarriak izan zituen Gijon (1957), Madril (1959), Torremolinos (1961) edo Palma de Mallorcako (1965) txapelketetan, besteak beste.