Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

poligalazeo

izond. Bot. Poligalalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Poligalalen ordenako landareen egitura guztiak har ditzakete. 1.000 landare mota sartzen dira familia honetan; horietatik 500 Polygala generokoak dira. Oso iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeetan izan ezik, mundu guztian daude zabalduak. Poligalazeo guztiek hosto bakuna dute, txandaka antolatua, eta gehienek estipularik gabea; lorea berriz sexu bikoa, bost sepalokoa (4-7koa bakan batzuk) eta hiru lore-hostokoa. Fruitua kusku egiturakoa izaten dute.