Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polifonia

iz. Zenbait ahotsen konbinazioa; aldi bereko zenbait ahotsetako kantua. Nork bere aldetik kantatzen badu ere, harmonikoki bat egiten dute ahotsek polifonian. Askotan laguntzarik gabeko korurako kantua hartzen da halakotzat, aldirik oparoena Palestrina, Byrd, Victoria eta haien belaunaldiko XVI. mendearen bukaerako musikagileekin izan zuena. XX. mendeko lehen laurdenean, polifonia indarberritu egin zen, batez ere, Arnold Schoenberg eta haren jarraitzaileen musika-lan dodekafonikoetan.