Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

poligalal

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Zuhaitzaren, zuhaixkaren, aihen landareen edo belarren egitura izan dezakete poligalalek. Bost familia (malpigiazeoak, trigoniazeoek eta poligalazeoak dira ezagunenak) eta 2.100 bat landare mota biltzen dira ordena honen baitan. Hostoak egituraz bakunak dituzte, eta antolatzeko eraz, berriz, aurkakoak edo txandakakoak. Lorea sexu bikoa eta bost hostokoa dute gehienek. Kusku egiturako fruitua dute ia denek. Oso lurralde hotzetan izan ezik mundu guztian daude zabalduak.