Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poiret, Jean

Frantses antzezle eta antzerki idazlea (Paris, 1926 - Paris, 1992). 1950eko hamarraldiaren hasieran kabareteko ekitaldi bat eta bikote profesionala osatu zuen Michel Serrault antzezle komikoarekin. Poiretek hainbat komedia idatzi, egokitu eta antzeztu zituen, besteak beste Douce Amére (1970), Joyeuses Époques (1980), eta Neil Simonen Rumors lanaren frantses ekoizpena (1991). Baina arrakastarik handiena La Cage aux folles idatzi eta interpretatzeak eman zion (1973) zalantzarik gabe. Bikote homosexual bati buruzko antzerki garaikidea da, eta gerora zinemara eramana izan zen. Obra hura bikain egokitzen zitzaien Poireten gozotasun eta xarmari eta Serraulten bitxitasunari. Zinemari dagokionez, Poiretek 40 filmetik gora egin zituen, besteak beste Le Dernier Métro (1980), Poulet au vinaigre (1985) eta hari jarraipena eman zioten Inspecteur Lavardin (1986), eta Le Miraculé (1986). Hil zenean amaitu berri zuen Le Zébre filmaren zuzendaritza.