Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pireo

(Gr. Peiraieus edo Pireas). Atenasko portua, Greziako porturik handiena, Atenasko hiriaren hego-mendebalean, Atikako nomo edo departamentuan. 196.389 biztanle (476.304 biztanle ditu hirialdeak). Portuko jardueran eta industrian (ontziolak, metalurgia, janari industria, ehungintza, eraikuntzarako gaiak, industria kimikoa, mekanikoa, petrolio findegiak) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.