Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pireno

iz. Kim. Lau bentzeno eraztunez osatuta dagoen hidrokarburo aromatikoa (C16H10). Harrikatzaren alkaternan aurkitzen da. Garbia denean kolore gabeko eta kristal erako solidoa da; tetrazeno pixka bat nahastua duenean kolore horia hartzen du. Bere disoluzioak fluoreszentzia urdin apur bat du. Ez da urtzen uretan baina bai disolbatzaile organikoetan. Minbiziaren eragile izan daiteke. Biokimikako ikerketetan erabiltzen da.