Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirazol

iz. Kim. Karbonozko hiru atomoz eta nitrogenozko bi atomoz osatutako gai heterozikliko basikoen genero izena. Kristal egiturako gaiak dira, kolore zurikoak; piridina usaina dute. Pirazola sintesi organikoan erabiltzen da, eta haren zenbait konposatu medikuntzan, baina pozoitsua da eta kaltea eragin dezake begietan eta larru azalean, besteak beste.