Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pire, Dominique Georges

Belgikar elizgizona (Dinant, 1910 - Lovaina, 1969). Domingotarra zen. “Bihotzeko Europa” izeneko kanpaina bat bultzatu zuen 1949an besteak beste, eta erbestean bizi zirenei laguntzeko nazioarteko erakunde bat osatu zuen. “Hiri europarrak” sortu zituen Belgika, Austria eta Alemanian. Mahatma Gandhi, gazteentzako nazioarteko gunea, eraiki zuen 1960an. 1958an Bakearen Nobel saria eman zioten.