Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piraña

iz. Ur gezatan bizi den arrain haragijalea (Pygocentrus sp. eta Pygopristis sp. eta Serrasalmo sp). Gorputza arrautza egiturakoa dute, sendoa eta alboetatik zapal samarra. Aho txikia dute, baina barail indartsuak eta hortz zorrotzak dituzte (indiarrek gezien puntan jartzeko erabiltzen dituzte). Bizkarrean bi hegal dituzte, bata garaia eta lodi samarra, aurrekoa, eta bestea txikia. Uzki-hegala gorputzaren erdialdetik isatseraino luzatua dute. Kolorez berde urdinxkak, horixkak edo beltzak izan daitezke. Oso arrain taldezaleak dira, eta neurriz txiki samarrak diren arren edozein harrapakini (zaldiari, behiari, gizonari) erasotzen diote, eta oso denbora laburrean hezur hutsean uzten dute. Erdialdeko Amerikako eta Hego Ameriketako ibaietan bizi dira, Orinoco eta Amazonas ibaietan batez ere. Piraña motarik ezagunenak Serrasalmus rhombeus eta S. nattereri dira. Azken hau 60 cm luze egin daiteke, eta bera da gaiztoena eta erasozaleena ere.