Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pierné, Gabriel

Frantses musikagilea, orkestra zuzendaria eta organo-jotzailea (Metz, 1863 - Ploujean, 1937). César Franck-ekin eta Massenet-ekin egin zituen ikasketak Parisko kontserbatorioan. 1882. urtean Erromako sari nagusia irabazi zuen Edith kantatarekin, eta 1890. urtean Franck-en organo-jotzaile postua hartu zuen Santa Clotilden. 1903. urtetik aurrera Colonne kontzertuetako zuzendari laguntzailea izan zen, eta 1910-1934 urteetan, haien orkestra zuzendari nagusia. Lan aipagarriak ditu: La fille de Tabarin opera (1901); Cydalise et le chévrepied balleta (1919); La croisade des enfants oratorioa (1902); orkestrarako lanak; pianorako kontzertu bat (1887); kamerako musika, organorako musika eta abestiak.