Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pierce, John Robinson

Estatu Batuetako ingeniaria (Iowa, 1910 - Sunnivale, Kalifornia, 2002). Satelite bidezko komunikazioen aitzindaria. 1936-1971 bitartean Bell laborategietan lan egin zuen; garai hartan besteak beste mikrouhinak anplifikatzeko erabiltzen den hodi bat, erradiazio atzemaile gisa erabiltzen den elektroi biderkatzaile bat eta radarretan erabiltzen den oszilatzailea asmatu zituen. 1954an satelite bidezko komunikazioen teoria lantzen hasi zen eta, hasieran bere ideiak aintzat hartu ez baziren ere, hari esker hasi ziren satelite bidezko irrati eta telebista komunikazioak egiten.