Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pierido

izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko familiako tximeletez esaten da. Hego biribilak dituzte, eta kolorez zuriak edo horiak eta orban beltzekikoak izaten dira. Egunargiz ibiltzen dira. Familia honetako tximeleta generorik ezagunena Pieris izenekoa da. Genero horretako zenbait tximeletaren harrek kalte handiak egiten dituzte baratzeetan: Pieris rapæ eta Pieris brassicæ azaloreetan, esate baterako.