Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piero della Francesca

Italiar pintorea (Toskana, 1420 - Toskana, 1492). 1439an Domenico Venezzianorekin aritu zen lanean Florentziako Santa Maria Nuova erietxean. Han Donatelloren eta Luca della Robbiaren irudigintza, Brunelleschiren arkitektura eta Massaccio eta Fra Angelicoren pintura aztertu zituen. Bere sorterrian (1445-1462, Miserikordiaren poliptikoa; 1462, Bezpizkundea), Arezzon (bertan dago haren maisu obra, Gurutzearen egiazko istorioa pintura sail osoa, 1452-1466), Ferraran, Erroman, Urbinon (Bramante izan zuen ikasle) eta Riminin egin zuen lan. Oso ezaguna da Federico da Montefeltro Urbinoko dukeari egin zion erretratua. Azken urteetan perspektibari eta geometriari buruzko obrak idatzi zituen: De Prospectiva pingendi (Perspektiba pinturan) eta De quinque corporibus regularibus (Bost gorputz erregularrei buruz). Italiako Errenazimentuko artistarik handienetakoa izan zen Piero della Francesca.