Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perez, Juan Carlos

Bizkaitar musikagile eta kantaria (Mutriku, 1958). Itoiz talde arrakastatsuaren sortzaile eta antolatzailea izan zen. Talde honekin zazpi disko eman zituen argitara. Gero, 1989an, musika elektroakustikoko konposizio ikastaro bat egin zuen Cuencako Kontserbatorioan, eta harrezkero lan ugari egin du telebista, antzerki eta dantzarako. Bakarka disko hauek kaleratu ditu: Bitacora Cahiera (1992), Atlantic River (1994) eta Hau berua (1996). Maskarada taldeak eskainitako antzezlanaren musikaren egile da, Ikaro diskoan (2000) ageri den bezala.