Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Perezagua, Facundo

Espainiar buruzagi komunista (Toledo, 1860 - Bilbo, 1935). 1885. urtean Bilbora joan zen bizitzera. 1921eko apirilaren 13an Espainiako alderdi komunista sortu zuen, Ramón Lamoneda, Antonio García Quejido, Daniel Anguiano eta Manuel Núñez de Arenasekin batera. Lan garrantzitsua egin zuen Primo de Riveraren diktaduraren garaian.