Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedrarias Davila

(Jaiotza izenez Pedro Arias Davila). Espainiar konkistatzailea (Segovia, 1444 inguruan - Leon, Nikaragua, 1531). Granadako gerran (1481-1492) eta Afrikako kanpainetan (1508-1511) parte hartu zuen. 1513an Santa Maria la Antigua del Darien hiriko gobernari izendatu zuten. Lurralde berriak kolonizatzeko asmoz Espainiak antolatu zuen lehenengo espedizioa izan zen Pedrarias-ena. Sanlucar de Barramedatik irten zen 1514ko apirilaren 11n eta uztailaren 30ean iritsi zen Santa Maria la Antiguako portura. Vasco Nuñez de Balboak sortu zuen Santa Maria la Antiguako hiria, eta bertako aldi bateko gobernari zen Pedrarias iritsi zenean. Handik gaur egungo Nikaraguara eta Costa Ricara espedizioak antolatu zituen. Kolonizatzaile anker doilorra izan zen; Vasco Nuñez de Balboa hilarazi zuen. Karlos V.ak gobernari kargua kendu zion.