Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pebble kultura

Behe Paleolitoko lehen kultura, orain dela 2 milioi urte inguru Afrikako ekialdean sortua. Olduwaiko kultura ere deitzen zaio, inguru hartan (Tanzanian) aldi hartako aztarna ugari aurkitu direlako. Garai hartan gizonak tresna gisa harria erabiltzen zuen, eta lantzen ere hasi zen, oso modu sotilez izanik ere. Kolpe bakar batzuez landutako oso tresna bakunak aurkitu dira; horietako gehienak labazko harri latzak eta urak higatutako harri kozkor zorrotzak dira. Homo habilis gizona (edo, agian, Australophitecus boisei) izan zen kultura haren sortzailea.