Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pearse, Patrick Henry

Irlandar politikaria eta poeta (Dublin, 1879 - Dublin, 1916). Irlandako errepublikako behin-behineko gobernuko lehendakaria izan zen eta britainiarren kontrako matxinadan parte hartu zuten irlandar osteen buruzagia. Matxinadak porrot egin eta handik egun batzuetara tiroz hil zuten. Gaelic League hizkuntza gaelikoa babesteko erakundeko zuzendari izendatu zuten eta irlandera britainiarren zapalkuntzari aurre egiteko arma nagusitzat erabili zuen. 1917-1922 bitartean Collected Works, Pearse-ren lanen bilduma argitaratu zen, eta 1952an Political Writings and Speeches bilduma.