Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pearl Harbor

Oahu uharteko lurraldea (Hawai). Estatu Batuetako itsas base garrantzitsu bat zegoen han. 1907. urtean eraiki zen; 1941eko abenduaren 7an japoniarren erasoa jasan zuen. Erasoaldi honek amerikarrengan izan zuen eragin psikologikoaz baliatu zen Roosevelt Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sarrarazteko.