Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peary, Robert Edwin

Estatu Batuetako itsasgizon eta esploratzailea (Cresson Springs, Pennsylvania, 1856 - Washington, 1920). 1886an Groenlandiara iritsi zen eta lurralde horren iparraldea esploratu zuen. Grinnell eta Grant lurraldeak aztertu zituen 1905-1909 bitartean egindako beste bi bidalditan. Iparburura iristen lehena izan zen 1909ko apirilaren 6an. Northward Over the “Great Ice” (1898, Iparralderantz Horma Handiaren gainean), The North Pole (1910, Iparburua) eta Secrets of Polar Travel (1917, Iparburuko bidaiaren sekretuak) obrak argitaratu zituen.