Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peale, Charles Wilson

Estatu Batuetako margolaria (Chesterton, Maryland, 1741 - Filadelfia, 1827). Estatu Batuetako independentziako gerran borrokatu zen, eta gerran parte hartu zuten buruzagi nagusien erretratuak pintatu zituen (14 koadro egin zizkion Washington-i). Haren izena duen galeria sortu zuen Filadelfian, eta Pennsylvaniako Arte Ederretako Akademiako sortzaileetako bat izan zen. 1.100 erretratu inguru margotu zituen.