Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paulo Emilio

(Lat. Lucius Aemilius Paulus Macedonicus, «Mazedoniarra» deitua). Erromatar jenerala (K.a. 230 - K.a. 160). 168. urtean kontsul izendatu zuten. Pidnan Pertseo garaitu ondoren Erromaren mendeko herrialde bihurtu zuen Mazedonia eta Epiro eskualdea suntsitu zuen. Zentsore izan zen 164. urtean.