Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pauling, Linus

Estatu Batuetako kimikaria (Portland, Oregon, 1901 - Kalifornia, 1994). Kaliforniako Teknologia Institutuan eta Munich, Kopenhage eta Zuricheko unibertsitateetan ikasi zuen. Kimikako irakasle eta laborategiko zuzendaria izan zen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1949an Estatu Batuetako kimika elkartearen lehendakari izendatu zuten. X izpien difrakzioa aztertuz molekulen kristal egitura zehaztu zuen. Lotura kimikoen azterketan aurrerapauso handiak eman zituen eta proteina askoren egitura atomikoa, hemoglobinarena barne, aurkitu zuen. Quantumen mekanika atomoen kimika aztertzeko erabili zuen lehenetakoa izan zen. Sari ugari jaso zituen: 1954an Kimikako Nobel saria, 1962an,gerra nuklearraren aurka aurrera eraman zituen jarduerengatik, Bakearen Nobel saria eta 1970ean Lenin Saria.