Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paulo Eginakoa

Greziar fisikaria eta sendagilea (625 - Egina, 690). Alexandrian egin zituen ikasketak eta mundu osoan zehar bidaiak egin zituen. Epitomes iatrikes biblio hepta bere obrarengatik egin zen ezagun. Medikuntzako lan hartan bere garaiko medikuntzako jakintza guztia bildu zuen; Galeno, Aecio eta Oreibasio fisikarien dotrinak jaso zituen eta bere oharrak eta metodoak ere azaldu zituen.