Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paredes Manot, Juan

Txiki» izenez ezaguna). Euskal abertzalea eta ETAko kidea (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1954 - Bartzelona, 1975). 1973. urtean ETAko kide egin zen eta hurrengo urtean Ipar Euskal Herrira joan zen ihesi. Mugatik alde batera eta bestera ibili ondoren, 1975. urtean Katalunian atxilotu zuten. Epaiketan herio zigorra ezarri zioten, eta mundu osoan haren barkamena lortzeko eskari asko egin baziren ere, Francok epaia betearazi zuen. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten, J.A. Otaegirekin eta FRAPeko hiru kiderekin batera.