Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pare 1

iz. Batera doazen bi izaki edo gauza kidekoen multzoa. || -(r)en pare. -(r)en berdin, -(r)en kide. || Parean. Lerro, garaiera, maila berean. || Parera. Lerro, garaiera, maila berean. || Paretik. Haien paretik igaro zirenean, Txiliri oles egitea otu zitzaion. || parez pare. Aurrez aurre.  v  Indar parea. Fis. Aurkako norantza, paraleloak eta magnitude berdina duten bi indarrez osaturiko sistema. Indar pare baten momentua indar bat bider bi indarren artean den distantzia biderkatuz lortzen da.  v  Partikula parea. Partikula bat eta haren antipartikulaz osaturiko multzoa, elektroia eta positroia esate baterako.  v  Pare termoelektrikoa. Elektr. Metal desberdineko bi eroalez osaturiko sistema; bi eroaleek muturrak elkarri soldaturik izaten dituzte, eta soldadurak tenperatura desberdinetan mantentzen dira. Hala, bi tenperaturen artean den diferentziaren arabera, korronte elektrikoa sortzen duen potentzial diferentzia jakin bat gertatzen da bi muturren artean. Lurruntze edo urtze puntua ezaguna duten gaiekin kalibratzen da pare termoelektrikoa, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.