Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pare, Ambroise

Frantses kirurgialaria (Bourg-Hersent, Laval-etik gertu, 1509 - Paris, 1590). Henrike II.aren, Frantzisko II.aren, Karlos IX.aren eta Henrike II.aren sendagile izan zen. Odol-jarioak geldiarazteko, arteriak lotzeko metodo bat asmatu zuen; ortopedia azterketak ere egin zituen. Kirurgiari buruzko lanak argitaratu zituen: La Method de traicter les playes faites par les arquebuses et aultres bastons a feu (1545, Arkabuzek eta beste su-armek eragindako zauriak sendatzeko metodoa). Kirurgia modernoaren aitzindaritzat hartzen da Pare.