Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pardo Bazán, Emilia

Galiziar idazlea (Coruña, 1851 - Madril, 1921). Gazteleraz idazten zuen. Pardo Bazángo kondeen alaba bakarra zen eta kondesa titulua jaso zuen 1890. urtean. Madrilgo ikastetxe frantses batean egin zituen ikasketak, eta literaturako katedra eskuratu zuen. Naturalismoaren aitzindaria izan zen Espainian. Eskola frantsesa eta Europako tradizio errealista lotzen saiatu zen. Hala, Émile Zola idazleari eta eleberri modernoari buruzko artikulu batzuk argitaratu zituen La Época aldizkarian; La Cuestión Palpitante obran bildu zituen artikulu horiek (1883). Obra nagusiak: Los Pazos de Ulloa (1886), La Madre Naturaleza (1887), Insolación (1889) Morriña (1889).