Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pacino, Al

Estatu Batuetako aktorea (New York, 1940). Beste antzezle bikain anitzek bezala Actors Studio ikastetxe ospetsuan landu zituen interpretaritza teknikak. F. Ford Coppola-ren Aitabitxia (1972 eta 1974, The Godfather) film bikoitzean eginiko lanak mundu osoan ezagutarazi zuen. Aipagarriak dira: Panic in Needle Park (1971, Izua Needle Park-en), Scarface (1983, ), Dick Tracy (1990). 1993an Oscar saria eman zioten Emakume lurrina filmean egin zuen lanarengatik. 1994an Carlito’s Way filmean parte hartu du.