Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pacioli, Luca

(Luca di Borgo deitua). Italiar matematikaria (Borgo San Sepolcro, 1445 - Erroma, 1514). Matematikako eskolak eman zituen Perugia, Napoli, Milan, Pisa, Bolonia, Venezia eta Erromako hirietan. Pacioliren obra nagusia, Summa de arithmetica, geometria, proportioni et proportionalità (1494), entziklopedia moduko bat da, bere garaiko matematikaren ezagutza osoa biltzen duena; lehen partea aritmetikari eta algoritmoari dagokie, eta bigarrena geometria praktikoari.