Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paboi

iz. Zool. Saturnidoen familiako tximeleta handia (Saturnia pyri). Kolorez arrea izaten da, orban grisekin. Hegoetan lau ozelo ditu. Europako hegoaldean bizi den tximeleta handiena da. Gauez ibiltzen da. Zumar hostoak eta beste zenbait zuhaitzenak janez elikatzen da. Kuskua egiten du, alde batetik irekia.