Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otsoputz

iz. Bot. Lycoperdon generoko perretxiko gasteromizeto batzuen izena. Egituraz astaputzaren antzekoak eta formaz udare baten itxurakoak izaten dira. Hauek dira ezagunenak: Lycoperdon achinatum, burua tipula-lorearen antzekoa, gingil txiki askoz osatua duena. Ez da pozoitsua, baina jateko ez du balio handirik. Lycoperdon perlatum, kolorez zuri horixka eta buru pikortsua duena. Berritan jateko ona da. Lycoperdon pyriforme, kolorez hori edo marroi argia eta besteak baino buru txikixeagoa, 1-3 cm zabalekoa, duena.