Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nobelio

iz. Kim. Ziklotroi bidez egindako esperientzietan lortu den aktinoideen saileko gai bakun sintetikoa (No; at.-z. 102; at.-m. 254). Suedia, Sobietar Batasuna eta Kaliforniako zenbait ikertzaile talde izan ziren nobelioaren aurkikuntza egin zutenak. 1957an aurkitu zen. Energia handietaraino azeleratutako karbono 13 atomoen nukleoez kurio atomoa ziklotroi batean bonbardatuz lor daiteke. Nobelio deitura behin-behinerako onartu du IUPAC erakundeak. Bere isotopoen bizitza hain laburra denez (lau minutu isotopo iraunkorrena), ez da lortu bere tasun kimikoak erabat mugatzea. Ez du erabilerarik ez gai konposatu ezagunik.