Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Noailles, Anna Elisabeth de Brancovan

Frantses idazlea (Paris, 1876 - Paris, 1933). Aita errumaniarra zuen eta ama greziarra, baina heziketa frantsesa izan zuen erabat. Olerkia eta eleberria idatzi zituen. Izadian inspiratutako joera erromantikoa nabarmena da haren lehenengo liburuetan. Azken liburuetan, ordea, gaztetasunaren amaiera, heriotza eta bakardadea dira jai nagusiak. Idazlanak; olerki liburuak: Le coeur innombrable (1901, Bihotz zenbagaitza), L’ombre des jours (1902, Egunen itzala), Les vivants et les morts (1913, Bizidunak eta hilak), L’honneur de souffrir (1927, Sufritzeko ohorea). Eleberriak: La nouvelle espérance (1903, Itxaropen berria), Le visage émerveillé (1904, Aurpegi miretsia). Autobiografia: Le livre de ma vie (1932, Nire bizitzako liburua).