Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Noah, Yannick

Frantses tenis jokalaria (Sedan, 1960). Marcel Bernard-ek 1946an Frantziako nazioartekoak irabazi zituenetik, Noah izan da sari hori irabazi duen lehen frantsesa. Yannick Noahren jokoaren ezaugarri nagusia zerbitzuan oinarritutako joko ikusgarria da. Ospetsu egin zen 1983an Roland-Garrosen Frantziako Nazioartekoetako bakarkako titulua irabazi zuenean Mats Wilander-en aurrean. Frantziako taldeko kapitain izendatu zuten Davis kopan. Hala, 1991n Frantziak lehiaketa hori irabazi zuen, Estatu Batuen kontra, lehenengo aldiz 1932. urteaz geroztik, eta berriz ere 1996an Suediaren kontra. Emakumeen Fed Cup-eko Frantziako taldeko buru izendatu zuten ondoren, eta bere taldea txapeldun izan zen 1997an; lehenengo aldia zen Frantziako taldeak titulu hori irabazten zuena. Urte horretan bertan, kargu guztiak utzi eta laguntza taldeetan hasi zen lanean, bereziki, amarekin batera sortu duen haurrak babesteko elkarte batean.