Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

noble

iz. Aitonen semea, aitonen alaba. Aberats edo pobre, noble edo bilau, nagusi edo mutil. || izond. Bikaina; etorki bikainekoa. Hiri noblea.  v  Kim. Erreaktibitate kimiko txikia duten gaiez esaten da. Sei gas noblek (helio, neoi, argoi, kriptoi, xenoi eta erradoi) Taula Periodikoaren sail bat osatzen dute, zero saila, gas nobleen saila edo gas inerteen saila deritzana. Hala ere, ez dira guztiak erabat inerte (gai konposaturik eratzen ez dutenak alegia), lehen hiruak baizik. Metal nobleak urrea, zilarra, platinoa, iridioa, errenioa, zilarbizia eta errutenioa dira. Urrea zilarra baino nobleagotzat hartzen da, zeinek erreaktibitate apalagoa duelako. Elementuen ordenamendu elektrokimikoan potentzial handiagoa duen elementua potentzial txikiagoa duen elementua baino “nobleagogotzat” hartzen da.