Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazario da Lima, Ronaldo Luiz

Brasildar futbolaria (Rio de Janeiro, 1976). Munduko futbol jokalari onenetakoa da. Futbol talde garrantzitsutan jokatu izan du, hala nola Social Ramos Club-en (1990-1991), Sao Cristovao-n (1991-1993), PSV Eindhoven-en (1994-1996), Bartzelonako FCB taldean (1996-1997) eta Milango Inter-en (1997tik aurrera). Azken talde horrekin 2002. urtea arte du kontratua sinatua. Hainbat futbol titulu lortu ditu, eta hiru Superkopa irabazi ditu Espainia, Brasil eta Holandan. Brasilen 10 aldiz izan da nazioarteko jokalaria. 1994an munduko txapelduna izan zen Brasilgo taldearekin.