Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazarbayev, Nursultan A

Kazakhstandar politikaria (Chemolgan, 1940). Metalurgia ikasketak egin zituen Qaraghandin (Kazakhstan) eta Moskun. 1962an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen, eta 1990ean Kazakhstango errepublika sobietarreko lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Kazakhstanek independentzia lortu zuenean, Nazarbayev errepublika independenteko lehendakari aukeratu zuten. 2007an Parlamentuak betiko lehendakari izendatu zuen, eta nahi adina alditan aurkez daiteke hauteskundeetara.