Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nazio Askatasunerako Frontea

(Fr. Front de Libération Nationale; FLN). Aljeriako alderdi nazionalista. Aljeriako Parti du Peuple Algérien (PPA) erakundeko gidarien arteko borroken ondorioz sortu zen. Borroka armatua hasiz bukatuko zirela PPAko gidarien arteko ezin konponduak eta erakunde horretako Organisation Spécial (OS) taldeko 23 buruzagik ekintza armatuak egiten hastea erabaki zuten eta hala sortu zen FLNa. Zazpi urteko gerraren ondoren eta Evian-go hitzarmenean hartutako erabakien arabera 1962ko uztailean egin zen hautaketan Aljeriako herriak burujabetasunaren alde ebaki zuen auzia; irailaren 20an FLNko Biltzar Nagusiak Nazio Legebiltzarrerako kideak aukeratu zituen eta horiek Ben Bella izendatu zuten gobernu buru.