Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nabis, Les

XIX. mendearen bukaera aldean, 1889tik 1898 arte, Frantziako margolari sinbolista edo intimista batzuek osatu zuten taldea. Maurice Denis izan zen taldearen bultzatzaileetako bat. Hasieran lagun talde bat baino ez zuten osatzen (Denis, Bonnard, Sérusier, Vuillard, Maillol), baina higikunde estetiko bilakatu zen gero. Les Nabis-en argitalpenak dira, besteak beste: Théories (Maurice Denis, 1913) eta ABC de la peinture (Sérusier, 1921).