Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

murgil 2

iz. Zool. Podizepidoen familiako zenbait hegaztiren izena.  v  Murgil handia edo erregea (Podiceps cristatus). Moko zorrotza du, buruaren eta paparraren eskuin-ezkerretara motto marroixka bana dituena. 45-47 cm luze da. Itsas bele izenez ere ezagutzen da. Bizkarraldea arre iluna eta sabelaldea zurixka izaten ditu. Arrainak jaten ditu, batez ere, baina baita intsektuak eta beste zenbait animalia ere. Leku zingiratsuetan ibiltzen da eta Europako eta Asiako erdialdean, Afrikako ekialdean eta hegoaldean eta Australiako hego-ekialdean bizi da.  v  Murgil lepagorria (Podiceps criseigena). Moko zorrotza eta gorputza ahatearen antzekoa duena, 43 cm inguru luzea. Burugaina eta bizkarra beltzaranak izaten ditu, begiatzeak eta sabelaldea zuriak eta lepoa marroi argia. Zingiradietan eta erreka inguruetan ibiltzen da. Europan, Asian eta Afrikan bizi da. Ornogabeak eta arrain txikiak jaten ditu, batez ere.