Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murgia

Zuiako udalerriko herriburua (Gorbeialdea, Araba). 559 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XIX. mendearen hasierako San Migel Goiaingeruaren eliza, Oroko Ama Birjinaren santutegia, XIX. mendeko Karmeldar Oinutsen konpainiaren komentua, XVIII. mendeko udaletxea eta Bea-Murgiako oinetxea. IX-X. mendeetako hilarriak aurkitu zituzten Murgiatik gertu.  v  Oñatiko udalerriko auzoa (Debagoiena, Gipuzkoa). 128 biztanle. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 90. Aipagarri dira Murgiatarren oinetxea, Bixain baserria eta Ama Birjinaren Jasokunde ermita.