Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

murgilari 2

iz. Zool. Anatidoen familiako eta aythya generoko zenbait hegaztiren izena. Mokoa, burua eta gorputza ahatearen antzekoak dituzte eta 45 cm inguru luze dira. Aintziretan eta oro har leku hezeetan ibiltzen dira, Europan eta Asian, batez ere.  v  Murgilari arrunta (Aythya ferina). Buru arre argia, hego zuriak eta gainerakoa beltza duena. Landare sustraiak, hostoak eta ernamuinak jaten ditu, batez ere, baina intsektuak eta harrak ere bai.  v  Murgilari motoduna (Aythya fuligula). Buru motodun beltza eta hegoak eta sabelaldea izan ezik gainerako aldeak ere beltzak dituena. Uretako belarra, ornogabeak, arrain txikiak eta soinberak jaten ditu.