Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murga Mugartegi, Rafael

Bizkaitar idazlea (? - 1905). Militarra zen; II. Karlistadan oste liberalekin aritu zen. Arrigorriagako guduan eta Bilboko setioan parte hartu zuen. 1896an jeneral izendatu zuten. 1900. urtean, J.B. Darricarrererekin batera, Hitztegi heuskara Frantziako eta Espainiako erderatarat itzulija argitaratu zuen Baionan. Euskal Erria agerkarian argitaratu zituen bere lan aipagarrienak.