Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muhammad Ali

Egiptoko agintaria (Karvala, Mazedonia, 1769 - Alexandria, 1849). 1805etik 1849 arte izan zen aginpidean. Egiptoko estatu modernoaren sortzailea izan zen. Otomandarren gudarosteko militarra zen, eta 1799an Egiptora heldu zen. 1805ean baxa izendatu zuten. Buru eman zion mamelukoen aginpideari 1811n, Europako tekniketan oinarrituz gudaroste indartsu bat osatu ondoren. 1811tik 1818ra zenbait kanpaina egin zituen Arabian, Egipton bakea ezartzeko asmoz. Europan oinarritutako berrikuntzak sartu zituen Egipton, eta kalamuaren eta kotoiaren hazkuntza bultzatu zuen.